OZTOPORIK GABE 2019

Irisgarritasuna, adinekoak eta laguntza teknikoak

Bisitatu gaitzazu irailaren 27, 28 eta 29an,
Gasteizko Europa Biltzar Jauregian (Araba)

Ostirala/Larunbata 10:30 etatik 14:30 etara eta 16:00 etaik 20:00 etara | Igandea 10:30 etatik 14:30 etara
phone

EKIMENA

client logos

OZTOPORIK GABE 2019

2018ko edizioan sekulako arrakasta lortu ondoren, Gasteizek berriro hartuko du OZTOPORIK GABE ekimenaren 10. edizioa, irailaren 27, 28 eta 29an, Europa Biltzar Jauregian.

Ezinbesteko hitzordua hori, osasun-arloko profesionalentzat, laguntza teknikoen enpresentzat, fundazioentzat, erakunde publikoentzat, elkarteentzat eta jendearentzat, oro har.

Bada, desgaitasunen bat edo mendekotasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten sektore guztien topaleku izan nahi du OZTOPORIK GABE ekimenak. Elkarteek, erakundeek eta enpresek beren programak eta aurrerapen teknikoak aurkeztuko dituzte, OZTOPORIK GABE ekimenaren hartzaile diren kolektiboen eskura jarritakoak.

Jardunaldira bertaratu zaiteztela eta zuen laguntza eskain dezazuela espero dugu.


INFORMAZIOA

Bizi ezazu esperientzia

Oztoporik Gabe Aretoa hedabideetatik ikusteko bizipen izugarria.

experiencia

Egitaraua

Ekimenari, antolaketari, parte-hartzaileei, ordutegiei eta babesleei buruzko informazio gaurkotu guztia.

programacion 2019

Europa Biltzar Jauregia

Av. Gasteiz, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz, Álava

palacio europa

Hazten ari den merkatua

Desgaitasuna

3,5 milioi pertsonak daukate desgaitasun motaren bat (biztanleen % 10ek ia).

Gainera, 65 urtetik gorako 7.000.000 pertsona baino gehiago daude, eta 80 urtetik gorako milioi bat pertsona.

Gaur egun, euskal biztanleen % 9 inguruk daukate desgaitasunen bat edo eguneroko jarduerak egiteko mugaren bat.

evento

Ondasunen eta zerbitzuen merkatua

Desgaitasunaren eta mendekotasunaren arloko ondasunen eta zerbitzuen merkatua gorakada handia bizitzen ari da, eta, zenbaitetan, enpresa-aukera bihurtzen da bultzada hori, askotariko talde politikoek, elkarte-taldeek eta enpresa-taldeek gauzatzen dituzten eta kolektibo horietako pertsonak diseinu unibertsalaren bidez hainbat eremutan (enpleguan, hezkuntzan eta irisgarritasunean) erabat gizarteratzea lortu nahi duten mobilizazioen agertoki dibertsifikatu eta gorakorrari esker.

Topalekua

Sektore horretan lehiakortasuna gora egiten ari dela ikusita, Oztoporik Gabe Aretoa bezalako plataforma da topalekurik onena, eta, seguru asko, baita kolektibo horiekin lotura duten eta desgaitasunaren eta mendekotasunaren arloan bizi-kalitatea nahiz aukera-berdintasuna hobetzeko xedea duten produktuak, zerbitzuak, berrikuntzak eta aurrerapen teknologikoak aurkeztu nahi dituzten enpresa eta erakunde guztientzako erakusleiho handiena ere.

ERAKUSKETARIAK

Bisitariak

evento

Ezinbesteko hitzordua

osasun-arloko profesionalentzat, laguntza teknikoen enpresentzat, fundazioentzat, erakunde publikoentzat, elkarteentzat eta jendearentzat, oro har.

Oztoporik Gabe 2019

areto interaktiboa izango da, eta, bertan, erakusketa komertzialarekin paralelo, animazio kultural eta ludikoak egingo dira, aretoko edukien arloan aitortza duten profesionalek eta teknikariek gidatutako mahai-inguruekin eta hitzaldiekin batera.

Egin diren 10 edizioetan, profesionalen eta jende orokorraren artean, milaka pertsona hurbildu dira OZTOPORIK GABE ekimenera. Eta, bertan, enpresa erakusketarien kalitatea egiaztatu, irtenbideak aurkitu eta arreta berezia merezi izan duten kirol-erakusketetara eta hitzaldi-zikloetara joan ahal izan dira.